ver videobook

Patricia Urrutiak (Bilbo, 1977), Philipe Gaulier (Londres) eta Mar Navarro (Madril) antzezle ikasketak burutzen ditu. Bere formakuntza osatzen dute maisu ezberdinekin egindako hainbat kurtsok (Mick Bahrnfather, Marcello Magni, Tappa Sudana, Will Keen, Andrés Lima…), musika ta bibolin ikasketek, hala nola EHUko Filologia Klasikoko lizentziaturak. Ingelesa (Prociciency), frantsesa, grekera modernoa, euskara eta gaztelera menperatzen ditu.

Antzezle eta zuzendari lanetan konpainia ezberdinekin kolaboratzen du, eta Bogotan (bertan bost urtez bizi izan zen) inprobisazio eta clownean bereziki aritzen den antzerki konpainia sortzen du. Talde honekin Europa ta Ameriketako hainbat festibaletan parte hartzeko aukera izanez. Interpretazio, inprobisazio eta klown kurtsotan irakasle aritu da Italian, Belgikan, Colombian, Holandan, Frantzian eta Espainian eta telebistarako zein zinerako hainbat ekoizpenean hartu du parte.

Bilbon bizi da eta azken boladan, Godot-en zain egon da Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean Pabellón6-n eta Orquesta de señoritas-en parte izan da Ramon Barearen aginduetara. Ximun Fuchs-ek zuzenduta, Artedrama, Petit Théâtre de pain eta Dejaburen Francoren bilibari gutuna espektakuluan ibili ondoren (Donostia Saria 2017), eta Pablo Ibarluzeak zuzendutako Lapur Minak-ekin kalez kale aritu eta gero, gaur egun, Manex Fuchs-ek zuzendutako Hozkailuarekin dabil Ader Lipusekin batera herririk herri.